Vitoria-Gasteizen, Abetxukoko zubi zaharren birgaitzerako proiektu aldatua

Helburua: Proiektu honetan aurreikusitako obrak  Zadorra ibaiaren hustuketa ahalmena handitzera datoz zubiaren sarreran dauden lubetak kenduz eta bi ertzetako harlangaitzeko estolderia mantenduz. Horren bestez funtzionala izango da berehala ibaian behera kokatutako zubi berriaren sekzio hidrauliko osoa, eta uholdeen aurrean ibaiaren igoera murriztu ahal izango da.

Birgaitze lanok diseinatzeko kontuan izan dugu Abetxukoko zubi zaharra babes-erregimen ertain baten barruan dagoela, betiere aintzat hartuz uholdeetatik eratorriko kalte larriak izateko aukera duen eremua dela eta Zadorra ibaiaren hustuketa ahalmena handitzkeo beharra dagoela.

Aurrekontua: 632.079,76€

Agiriak

Albisteak

Abetxukoko zubi zaharraren birgaitzea - Rehabilitación del puente viejo de Abetxuko

Azken aldaketako data: