 Euskal Mendizaletasuna
Sarrera
Euskal Mendizaletasunak informazio tresna paregabea dauka Interneten, zaleei web, foro edota blogen bitartez, mendiaren gaineko informazioa helarazten baizaie. Hortaz, mendizaleek mendi-talde, federazio, web espezializatu edota blog pertsonaletatik sortutako informazioa jaso ahal izango dute eta, besteak beste, mendi-ibilaldien, txangoen, mendi-martxen edota antolatutako Mendi Asteen berri edukiko dute uneoro.
Ildo horretan, Ondarenetek, Euskal Ondare Digitalak, hain zuzen, gure euskal mendizaleek lortutako erronkak jaso eta babestu nahi ditu: Edurne Pasaban 14 "zortzimilakoak" igo dituen lehenengo emakumea da; Pou anaiek Alpeetako bide zailena igo dute; Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak ibilbide berria ireki zuten Broad Peaken; Oiartzabalek bere hogeita laugaren "zortzimilakoa” lortu du eta abar.
Horrekin guztiarekin batera, Ondarenetek astebururo mendizaleek gure mendi tontorrak igotzerakoan bildutako informazioa jaso eta babestu nahi du.
Azken atzitzeak
Anboto kilometro bertikala
Club Vasco de Camping Elkartea
Enkarterri Mendizale Elkartea
Jaizkibel Mendizale Taldea
Karrantza Harana Mendi Taldea
Manuel Iradier Txangolari Elkartea
Peña Karria Mendi Elkartea
Sociedad Montañera de Bilbao
Sollube 707 Mendizale Taldea
Urdaburu Mendizale Taldea
Oharra: Behera-kargatzeen maiztasun eta bistaratzea web gune bakoitzaren araberakoa izango da. Harrapaketak  ikurrarekin markatuak ez dira zuzen ikusten.
|