Igoroin ibaiaren amildegia (3,4 km)

 

Igoroingo erreka-zuloa Arabako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldeko koadrantean dago, Iturrietako mendietan, Arabako Mendialdea eskualdean, Musitu herritik hurbil, Arraia-Maeztu udalerrian. Bertara heltzeko komenigarria da Musitutik hastea, Maeztutik A-3144 errepidea hartuta.

 

Igoroingo Amildegia. Barranco del Igoroin.

Ibilbidearen nondik norakoak:

Bidea Musitu herrian hasiko dugu, San Martin elizatik, hain zuzen ere.

Bertatik, San Martin kalean aurrera hartuko dugu eskuineko lehendabiziko bidea.

Poliki-poliki basoan sartuko gara, duela gutxi Babestutako Baso Eremua izendatukora, non hurrengoa aurkituko ditugun: erkametzak, pagoak, otsalizarrak, lizarrak, hurritzak eta edertasun handiko ibar-basoa.

Nolanahi ere, aberastasunaren aldetik, multzo horretako espezierik aipagarriena astigarra da, ugaritasuna dela-eta bereziki, ihar italiarra (Acer opalus).

Hartuko dugun bidexka, aldapaz aldapa, Igoroin ibaiaren eskuin ertzetik joango da.

Uda partean, ur emari txikia dela-eta, osinak agertzen dira han hemenka.

800 bat metro egin eta gero, eskuinera utziko dugu udan jolasgune izaten den landa zabal bat.

Bertatik ibaiaren ur gardena ikusteko abagunea dugu eta soinu eta kolore zoragarriak bezain ugariak goza ditzakegu ongi kontserbatutako ibar-baso honetan.

Lizar, sahats, astigar, makal eta hurritzek habitat berezi bat sortzen dute non hainbat animalia espezie ugaltzen diren.

Ibilbideak amidelgiaren goiko aldera eramango gaitu, kareharri- eta kalkarenita-egiturak zeharkatzen ditugula.

2,5 kilometro eginda, bidetik bertatik ur-jauzi zoragarri bat ikusteko aukera izango dugu.

Bidexkari jarraituko bagenio, Róitegui / Erroitegi herrira helduko ginateke, baina itzulia lehengo bide beretik egitea aholkatzen dizugu.

Jaitsi

Azken aldaketako data: