Hemendik aurrera Gazte-txartela eskuratzea errazagoa izango da: Jaurlaritzak egingo du eta etxera bidaliko dizugu.

  • Alde batetik, lehengo moduan, eskaera Internetez egin daiteke eta on-line ordaindu. Bankuan ere ordain daiteke, horrela aukeratuz gero.
  • Baina gero ez duzu Kutxara joan beharko jasotzera, etxera bidaliko dizugu, beste inolako tramiterik egin gabe.
  • Beste aldetik, hemendik aurrera ez duzu Gazte-txartela berriztu beharrik izango; 30 urte bete arte indarrean jarraituko du.
  • Gazte-txartelduna bazara ere etxera helduko zaizu Gazte-txartel berri hau.
  • Gazte-txartelaren duplikatua ere emaillez (gaztetxartela@ej-gv.es) eskatu eta etxera bidaliko dizugu ezer ordaindu gabe.  

Eska ezazu zure Gazte-txartela eta etxera bidaliko dizugu!

Azken aldaketako data:  2014/02/05