Helburuak eta jardunbideak - Osasun-Eskola (OE)
Zer nahi dugu?
Paziente Aktiboa programaren nahia informazioa ematea da eta autozainketaren eta gaixotasunaren kudeaketaren inguruan trebakuntzak irakastea. Saiatzen da paziente kronikoei bere gaixotasuna hobeto ulertzeko eta baita bere osasunaz ardura hartzeko ere laguntza ematen, lantegien bidez. Ikastaro hauek gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak edo zaintzaileak ematen dituzte, hau da, taldea osatzen dutenek bizi izan dituzten esperientzia eta nahigabe berdinak dituztenak, hainbat ikuspuntutatik, hala nola, alderdi fisikoa, psikologikoa eta soziala.
Horretarako, hizkera erraza erabiltzen da , lantegiak ulertzea errazten dutena.
Zer egiten dugu?
- Paziente Aktibo metodologiari buruzko prestakuntza eman, gaixotasun kronikoa duten pertsonei eta zaintzaileei, bai aurrez aurre bai on line.
- Autonomia-erkidegoan zehar Paziente Aktiboa programa hedatu.
- Web-orri bat egin eta eduki pazienteekin erlazionatzeko ( web, blog, facebook, twitter, youtube, eta abarren bidez).
- Beharrezkoak diren materialak eta tresnak garatu paziente kronikoentzat eta bere familientzat interesa dutenak.
- Euskadin Paziente Aktiboen Sare bat sortu.
Jardunbideak
- Zerbitzu-erakunde bakoitzean “Zure osasunaz jabetzen” ikastaroari buruzko aitzindariak prestatzea.
- “Diabetesa norberak kudeatzeko" Programa hedatzen jarraitzea.
- Beste patalogia batzuk lantzeko metodologia definitzea.
- Saiakuntza Klinikoari buruzko datuak lantzea eta aurkeztea.
- Liburuxka eta liburua gure testuingurura eta beste gaixotasun batzuetara egokitzea, eta euskarara itzultzea.
- On-line ikastaroak antolatzea.
- Komunikazio-plan bat egitea eta zabaltzea.
- Betetze-mailaren jarraipena egitea ondokoetan: Programaren Metodologia eta paziente kolaboratzaileen baldintzak
- Pazienten elkarteei aholku ematea.
Azken eguneratzea:
2018/05/16