Hautemandako estresari buruzko galdera-sorta
CEP (PSQ)
Hautemandako estresari buruzko galdera-sorta
Ebaluazioa
Arrisku egoera baxu, ertain edo altua duten helduak ebaluatzen ditu.
Helburua
Osasunean oro har eragiten duten faktoreak ebaluatzea, zehazki estresa. Sei faktore ebaluatzen ditu: Tentsioa-ezegonkortasuna-nekea; gatazken onarpen soziala; energia eta dibertimendua; gainkarga; autoerrealizaziorako gogobetetzea; beldurra eta antsietatea.
Formatua
30 item erantzun behar dira, bizitzan izaten duten maiztasunaren arabera: 1 “ia inoiz” eta 4 “ia beti”. Bi aldi desberdinetan ebaluatzen da (oraintsu eta azken bi urteetan).
Egileak
Jatorrizko bertsioa: Levenstein, S.
Egokitzapena: Sanz-Carrillo, C. García-Campayo, J., Rubio, A., Danted, M.A.. eta Montoro, M.
URTEA: 1993, 2002
Tresna
https://buleria.unileon.es/bitstream/handle/10612/902/2009FERN%C3%81NDEZ%20MART%C3%8DNEZ,%20MAR%C3%8DA%20ELENA.pdf?sequence=1 - Dokumentu honetako 390.orrialdean adibide bat dago
Sanz-Carrillo, C. García-Campayo, J., Rubio, A., Santed, M.A. eta Montoro, M. (2002) Validation of the Spanish version of Perceived Stress Questionnaire Journal of Psychosomatic Research, 52, 167 - 172