Familia-bitartekaritza
Eusko Jaurlaritza
Familia-bitartekaritza
- Norentzat: banantze- eta dibortzio-prozesuan dauden bikoteentzat.
- Programaren helburuak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean, eta bere eskumenen esparruan, bermatu egingo du familia-bitartekaritzako herri-zerbitzu integralak sortzea eta herritar guztiek familia-bitartekaritza zerbitzua eskura izatea. Era berean, gaiarekin lotura duten gizarte-ekimeneko programak bultzatuko ditu, betiere beharrezkoak jotzen badira herri-zerbitzuek aurreikusitako jarduerak osatzeko.
- Ziurtatuko du familia-bitartekaritza zerbitzuaren kalitatea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean beren zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonen lanaren kalitatea ere.
- Nola erabiltzen da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
- FAMILIA BITARTEKARITZA ZERBITZUAREKIN KONTAKTATU
- Zer gurasotasun gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.*
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).*
- Emozioen adierazpen egokiak duen garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu gisa.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea.
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
- Auto-estimua sustatzeak duen garrantzia. *
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.*
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.*
- Harreman sozialak sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harreman egokia sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2016/10/28