Kolusiozko jokabideak

Kolusiozko jokabidea da lehia murriztu edo faltsutzea helburua duen edo izan dezakeen akordio oro, erabaki edo gomendio kolektibo oro, edo hitzartutako jardunbide edo jakinaren gaineko jardunbide paralelo oro.

AKORDIOAK

  • Akordioak salneurriak finkatzerakoan: produktu berdina ekoizten duten enpresari batzuek produktu horren salneurria adoste dute, enpresari bakoitzari ekoizpena zenbat kostatzen zaion kontuan hartu gabe.
  • Akordioak merkatuak banatzean:produktu berdina ekoizten duten enpresari batzuek eremu geografiko ezberdinetan banatzea adosten dute, besteen eremuan sartu gabe.
  • Akordioak baldintza ezberdinak ezartzean, baliokideak diren prestazioentzat: txikizkari batek handikari batekin adostu egiten du handikariak ekoizten dituen produktuak berari saltzeko ezartzen dizkionak baino baldintza gogorragoak ezartzea beste txikikari bati.

ENPRESA-ELKARTEEN ERABAKI EDO GOMENDIOAK

Enpresa-elkarte batek bere kideei gomendatzen die salneurri berdina ezartzea, edo kopuru berean igotzea salneurriak, edo kontratazioetan baldintza bateratuak jartzea.

 

HITZARTUTAKO JARDUNBIDEAK EDO JAKINAREN GAINEKO JARDUNBIDE PARALELOAK

Merkatuaren egiturarengatik era naturalean azaldu ezin diren baldintzetatik eratorritako jokabideak. Hortaz, pentsatzekoa da enpresen arteko akordioak egon badaudela, nahiz eta ezin frogatu.

 

Azken aldaketako data:  2013/10/16