Arreo-Caicedoko aintzira(1,8 km)

 

Arreo-Caicedo Yusoko aintzira Arabako lurralde Historikoaren hego-mendebaleko koadrantean dago, Arabako Haranak eskualdean. Caceido-Yuso eta Arreoren artean, Lantaron udalerrian, Turiso mendilerroan, Gesaltzako diapiroaren hegoaldeko ertzean. Hara heltzeko, Pobesetik Gesaltza Añanara doan A2622 errepidea har dezakegu. Gesaltza Añanara heldu baino lehen, Viloriara doan A-4318 errepidea hartuko dugu, Arreoraino. Aukerarik onena, bide horretan, kilometro batez jarraitzea da , Lakuko amabirjinaren baselizara heldu arte. Baseliza ezkerraldean dago, errepidetik 100 bat metrora, eta bertatik ekingo diogu ibilbideari.

 

Arreo-Caicedoko Aintzira. Lago de Arreo-Caicedo

Ibilbidearen nondik norakoak:

Lakuako Amabirjinaren baselizan autoa utzita, 100 bat metro egin ondoren, lakuraino eramango gaituen nekazal bide asfaltatu bat hartuko dugu.

900 metro egin ostean, eskuinaldera doan lurrezko bidetik (GR-1) jarraituko dugu. Handik lakua eta inguruko lursailak ezin hobeto ikusiko ditugu, bai eta lakuaren iparraldean den karraska-ametzezko basoa ere, ofiten gainean datzana.

Bidexka bat hartuta, lakuraino bertaraino heltzeko aukera ere izango dugu. Ibilbidea bizikletaz egin daiteke BTTrako pista batetik.

GR-1 hartuta, Gesaltza Añanara heldu eta hango paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu, Euskal Herriko gatzagarik garrantzitsuenetik hurbil.

Jaitsi

Ibilbidearen fitxa  (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

GPX Formatuan (GPX, 15 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: