Aitzondoko ur-jauzia (2,1 km)

 

Aitzondoko ur-jauzia Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko koadrantean dago, Aiako Harria Parke Naturalean bertan, Bidasoa beherea eskualdeko Irun udalerriko lurretan. Ibilbidea hiritik bertatik hasiko dugu Ibarla auzoan. Hiribarnetik errepideari ekin eta erreka baten gaineko zubia zeharkatuko dugu ezker aldean dagoen El Pinar atseden-eremura heldu arte. Bostehun bat metro egin ondoren, Bidasoako Ehiza eta Arrantza Elkartearen arraintegia ezkerretara utzi eta pistatik jarraituko dugu Irugurutzeta meatz-eremura ibilbidea hasteko.

 

Aitzondoko ur-jauzia. Cascada de Aitzondo.

Ibilbidearen nondik norakoak

Irugurutzetako meaztegiko kiskalketa-labeetatik bidexka balizatu bat hasten da “Aitzondo ur-jauzia”.

2,7 kilometro eta 50 minutu inguruko ibilaldia egingo dugu.

Hasieran malda ertaineko tartea da.

Basoaren bidexkatik sartuko gara, eta erreka geure eskuinetara utzita, burdina eta sokaz balizatutako pike handiko beste aldapa batera helduko gara.

Ondoren, erreka gaineko pasabidea zeharkatu eta Iparla auzotik datorren eta Meazuri barrutia tunelen bidez zeharkatzen duen pistarekin egingo dugu bat. Antzina, animaliek tiratutako tren batez ekartzen zuten minerala handik.

Guk ezkerretatik joko dugu, eta 180 bat metro egin eta gero, Lesakako Endara urtegitik Irunera ura ekartzeko gaur egun erabiltzen diren tuneletako batera helduko gara. Inguruetan meatzarien barrakoien aztarnak ikusiko ditugu.Kontuz jaitsiko gara ibaira, eta zatirik gorenean, eskuin aldera ikusiko dugu ur-jauzia, Azkain mendiko magaleko granito-harkaitzetatik 100 metro behera amiltzen.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: