Euskal Autonomia Erkidegoan 1978tik aurrera motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeko dekretuaren prestakuntza

Proiektua

Helburuak

Legealdia hasi zenetik, legezko tresnak sortzen aurrera egiteko lanean aritu da Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia, legez aurkako kontraterrorismo-ekintzen ondorioz giza eskubideen urraketen biktima izan direnak (egungo legediak babesten ez dituenak) aitortzeko eta haiei ordaina emateko prozesuak garatzeko eta hedatzeko. 2015eko otsailean, indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen aitortu gabeko biktimak aitortze aldera lege bat onartzeko testu proposamen bat prestatzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuari.

Proposamen hori 2015eko udazkenean Parlamentuko taldeekin partekatuko da ahalik eta adostasunik zabalenarekin onartua izan dadin.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/15