Inbertsio bermatua bilatzen baduzu, eskura dituzu etxebizitzako programa publikoak

2023

Eusko Jaurlaritzaren Bizigune edo Alokairu bezalako programak babesleku interesgarriak dira etxebizitza libreetan egiten diren inbertsioen errendimendua eta segurtasuna lortzeko, eta azkenik alokairu publikora bideratzeko. Gainera, Alokabide sozietatearen bitartez kudeaketa integrala eta profesionala eskaini eta bermatzen da.

Garrantzitsua da argitzea etxebizitzak eskuratu, birgaitu edo eraikuntza berri gisa sustatzea bateragarria dela alokairua sustatzeko 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren araberako laguntzen eskaerekin https://www.euskadi.eus/sustapen-alokairua/web01-tramitea/eu

Alokabiderekin edo Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako erreferentziazko pertsonekin jar zaitezke harremanetan, eta, bertan, zure egoerari eta beharrizan partikularrari buruzko informazioa eta aholkularitza eman ahal izango dizugu.


Bizigune Programarenk abantaila

  1. Aldez aurreko aholkularitza eta informazioa.
  2. Eskuratze-, birgaitze- edo sustapen-faseetan laguntzea.
  3. Kasu bakoitzerako egokia den epe ertain edo luzeko kontratu-harremanak, kontraprestazio ekonomikoa hilero kobratuko dela bermatuta.
  4. Alokabide sozietatearen esku uztea alokairuaren kudeaketa.