Ibilgailu berrien eta bigarren eskuko ibilgailuen salmentari buruzko kontratu-aurreko informazio-kanpainaren azken txostena.
(Batez ere finantzaketa-baldintzak)
Helburua
Kanpainaren helburu nagusia izan da egiaztatzea ibilgailu berri bat edo bigarren eskuko ibilgailu bat erosteko kontratu-aurreko informazioak indarreko legeria betetzen zuen, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak erosketa arrazoitua egiteko erabakia hartu ahal izango duela bermatzeko. Era berean, bereziki egiaztatu da saltzaileek finantzaketari buruz emandako kontratu-aurreko informazioa.
Informazio-kanpaina bat izan zen, eta ez-betetzeak izan zituzten establezimenduei ohartarazpena egin zitzaien.
Kanpainaren nondik norakoak
45 ikuskapen egin dira, honela banatuta:
- Araban: 12 ikuskapen → 6 ikuskapen bigarren eskuko ibilgailuei lotuta eta beste 6 ibilgailu berriei lotuta.
- Bizkaian: 18 ikuskapen → 7 ikuskapen bigarren eskuko ibilgailuei lotuta eta 11 ikuskapen ibilgailu berriei lotuta.
- Gipuzkoan: 15 ikuskapen → 8 ikuskapen bigarren eskuko ibilgailuei lotuta eta 7 ikuskapen ibilgailu berriei lotuta.
Guztira 21 ikuskapen egin dira bigarren eskuko ibilgailuei lotuta eta 24 ikuskapen ibilgailu berriei lotuta.
Ikuskapenak askotariko establezimenduetan egin dira: bigarren eskuko ibilgailuak, ibilgailu berriak edo lehen eta bigarren eskuko ibilgailuak dituzten establezimenduetan.
Ikuskatzeko prozedura: establezimenduan zeuden ibilgailuetako bat ausaz aukeratzea, eta kontratua formalizatu aurretik kontsumitzaileari ibilgailu horri buruz eskaintzen dioten informazioa eskatzea, bai eta finantzaketa-kontratuaren aurreko informazioa ere, paperean edo beste edozein euskarritan.
Gauzatzeko epea
Kanpaina 2020ko azaroan gauzatu da.
Emaitzak
Bigarren eskuko ibilgailuak
- Gauzatutako jarduketak: 21
- Ez-betetzeak izan dituzten jarduketak: 9 (% 42,86)
Kontratua egin aurreko informazioa (1/2007 ELDren 60. art.)
Antzeman den ez-betetze ohikoena izan da ez dela informaziorik egon entregatzeko prozedurari buruz eta enpresaburuak ibilgailua entregatzeko konpromisoa hartzen duen datari buruz (% 35).
Gainera, beste ez-betetze batzuk antzeman dira:
- Ez da informaziorik ematen ordaintzeko prozedurari buruz (% 28,57).
- Ez da informaziorik ematen saldu ondoko zerbitzuen eta merkataritza-bermeen existentziari eta baldintzei buruz (% 27,78).
- Ez da informaziorik ematen legearen arabera gutxienez urtebeteko adostasun-bermearen existentziari buruz (% 19,05).
- Ez da informaziorik ematen kontsumitzaileari jasanarazten zaizkion gastu gehigarriei buruz —garraioa, finantzaketa, etab.— (% 16,67).
- Ez da informaziorik ematen kreditu motei buruz (% 10,00).
- Ez da informaziorik ematen ondasun edo zerbitzuen ezaugarri nagusiei buruz —motorraren potentzia, erregai mota, kilometrajea, antzinatasuna, etab.— (% 4,76).
- Ez da informaziorik ematen azkenean geratuko den prezio osoari buruz, hau da, zergak sartuta geratuko denari buruz (% 4,76).
Finantzaketa: kontratu-aurreko informazioa (16/2011 Legea, kontsumorako kreditu-kontratuei buruzkoa)
Kontzesionarioak finantzaketari buruz emandako informazioari dagokionez, ez-betetze ohikoena honako hau izan da: ez da jakinarazten zein den berandutzearen interes-tasa (% 35,00); ez da oharrik egiten ez ordaintzeak izango lituzkeen ondorioei buruz (% 35,00); eta ez da jakinarazten atzera egiteko eskubidea dagoenik (% 35,00).
Beste ez-betetze batzuk:
- Ez da informaziorik ematen mailegu-emailearen nortasunari eta helbide sozialari buruz, ez eta, hala badagokio, bitartekariari buruz ere (% 25,00).
- Ez da informaziorik ematen urteko tasa baliokideari eta kontsumitzaileak zor duen guztizko zenbatekoari buruz; horretarako, tasa kalkulatzeko erabilitako hipotesi guztiak barne hartzen dituen adibide adierazgarri bat eman beharko litzateke (% 25,00).
- Ez da informaziorik ematen kreditu-kontratuaren zerbitzu osagarriei buruz, bereziki aseguru-kontratuari buruz, kreditua lortzeko edo eskainitako baldintzetan lortzeko zerbitzu osagarria sinatu behar bada (% 21,05).
- Ez da informaziorik ematen kredituaren guztizko zenbatekoari buruz eta funtsak erabiltzeko baldintzei buruz (% 20,00).
- Ez da informaziorik ematen zor-tasari eta tasa hori aplikatzeko baldintzei buruz (% 15,00).
- Ez da informaziorik ematen kreditu motei buruz (% 10,00).
- Ez da informaziorik ematen kreditu-kontratuaren iraupenari buruz (% 10,00).
- Ez da informaziorik ematen kontsumitzaileak egin beharreko ordainketen zenbatekoari, kopuruari eta aldizkakotasunari buruz (% 10,00).
- Establezimenduak ez du kontratu-aurreko informaziorik ematen dokumentu batean edo edozein euskarri iraunkorretan (% 5,00).
Ibilgailu berriak
- Gauzatutako jarduketak: 24
- Ez-betetzeak izan dituzten jarduketak: 11 (% 45,83)
Kontratua egin aurreko informazioa (1/2007 ELDren 60. art.)
Ez da alde handirik ikusi bigarren eskuko ibilgailuen eta ibilgailu berrien salmentan hautematen diren ez-betetzeen artean. Oraingoan ere, antzeman den ez-betetze ohikoena izan da ez dela informaziorik ematen entregatzeko prozedurari buruz eta enpresaburuak ibilgailua entregatzeko konpromisoa hartzen duen datari buruz (% 34,78).
Beste ez-betetze batzuk:
- Ez da informaziorik ematen ordaintzeko prozedurari buruz (% 29,17).
- Ez da informaziorik ematen saldu ondoko zerbitzuen eta merkataritza-bermeen existentziari eta baldintzei buruz (% 21,74).
- Ez da informaziorik ematen legearen arabera gutxienez urte biko adostasun-bermearen existentziari buruz (% 20,83).
- Ez da informaziorik ematen kontsumitzaileari jasanarazten zaizkion gastu gehigarriei buruz —garraioa, finantzaketa, etab.—.
Finantzaketa: kontratu-aurreko informazioa (16/2011 Legea, kontsumorako kreditu-kontratuei buruzkoa)
Ibilgailu berrien finantzaketari dagokionez, ez-betetze ohikoena bigarren eskuko ibilgailuen finantzaketan antzemandakoarekin bat dator: ez da berandutzako interes-tasari buruzko informaziorik ematen (% 43,48).
Beste ez-betetze batzuk:
- Ez da ohartarazpenik egiten ez ordaintzearen ondorioei buruz (% 41,67).
- Ez dago atzera egiteko eskubiderik (% 41,67).
- Ez da informaziorik ematen urteko tasa baliokideari eta kontsumitzaileak zor duen guztizko zenbatekoari buruz; horretarako, tasa kalkulatzeko erabilitako hipotesi guztiak barne hartzen dituen adibide adierazgarri bat eman beharko litzateke (% 29,17).
- Ez da informaziorik ematen kontsumitzaileak egin beharreko ordainketen zenbatekoari, kopuruari eta aldizkakotasunari buruz (% 20,83).
- Ez da informaziorik ematen kreditu-kontratuaren zerbitzu osagarriei buruz, bereziki aseguru-kontratuari buruz, kreditua lortzeko edo eskainitako baldintzetan lortzeko zerbitzu osagarria sinatu behar bada (% 19,05).
- Ez da informaziorik ematen mailegu-emailearen nortasunari eta helbide sozialari buruz, ez eta egin beharreko kredituaren bitartekariari buruz ere (% 16,67).
- Ez da informaziorik ematen zor-tasari eta tasa hori aplikatzeko baldintzei buruz (% 16,67).
- Ez da informaziorik ematen kreditu motei buruz (% 12,50).
- Ez da informaziorik ematen kreditu-kontratuaren iraupenari buruz (% 4,17).
- Ez da informaziorik ematen kredituaren guztizko zenbatekoari buruz eta funtsak erabiltzeko baldintzei buruz (% 12,50).
Ondorioak
Ibilgailu berrien eta bigarren eskuko ibilgailuen ikuskapenetan antzemandako ez-betetze ohikoenak antzekoak dira, ibilgailu mota bakoitzari dagozkion berezitasunak alde batera utzi gabe.
Bisitatutako establezimenduei ohartarazi zaie antzemandako arau-hausteak zuzendu behar dituztela (guztira 45 ikuskapen egin ostean 20 ohartarazpen); hori kontuan hartuta, komeni da bigarren bisita bat egitea, arau-hausteak zuzendu diren egiaztatzeko.
Azken aldaketako data: