Human Rights Training Programme beka

Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko prestakuntza-programa batean parte hartzeko 8 bekaren deialdia da.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren funtzionamendua hurbiltzen duen esperientzia teoriko eta praktiko bat eskaintzen du programak.

Hautatutako pertsonak Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren Genevako (Suitza) 61. bilkura-aldira joan ahal izango dira, 2026ko irailetik urrira bitartean. Bidaiaren data zehatzak abuztua baino lehen zehaztuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren Zuzendaritzak eta UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak 8 prestakuntza-beka eskaintzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan giza eskubideen balioak lantzen dituzten gazteentzat.

ESKABIDEAK BIDALTZEA:

Beka eskatzeko, honako hauek bidali behar dira:

Eskabideak gizaeskubideak@unetxea.org  posta elektronikora bidali behar dira 2025eko maiatzaren 21era arte, “Geneva beka” erreferentziarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO UN-Etxeko webgunean 

Azken aldaketako data: