|
HORMIGOI PRESTATUEN ZENTRALEN SAILKAPENA, ALDAKUNTZA-KOEFIZIENTEAREN ARABERA
Aurkezpena
Hormigoiaren kalitatea nolakoa den jakin nahirik (konpresioarekiko erresistentziaren emaitzen uniformitatearen aldetik), Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzak jarduera-protokoloa prestatu du, hormigoigintza-instalazioak nola dauden sailkatuta zehazteko. Autokontrol-emaitzetan lortzen diren aldakuntza-koefizientearen datuen arabera prestatu da protokoloa.
Ekimen honen bidez, obren zuzendaritza fakultatiboei jakinarazi nahi zaie nola dauden sailkatuta zentralak, EHE Egitura Hormigoiaren arautegiari buruzko 88.4 artikulua aplikatzeko.
Aldakuntza-koefizientea lortuta, instalazioa hiru zentral-mota hauetako batean sailkatuko da:
- A Mota: 0,08tik 0,13ra bitarteko aldakuntza-koefiziente
- B Mota: 0,13tik 0,16ra bitarteko aldakuntza-koefiziente
- C Mota: 0,16tik 0,20ra bitarteko aldakuntza-koefiziente
Protokolo honekin, Euskal Autonomia Erkidegoko obrak hormigoi prestatuz hornitzen dituzten hormigoigintza-zentralak Zentralaren Sailkapen Ziurtagiria eman ahal izango dute, aurreikusitako ereduaren arabera.
Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrl Zuzendaria
|