Richard Ronald

Richard Ronald

Richard Ronald. Etxebizitzako katedraduna eta Geografia Politiko eta Ekonomikoko katedraren titularra Amsterdamgo Unibertsitatean

Bere ikerketaren ardatza etxebizitza da, Europan eta Asia Pazifikoan izandako eraldaketa sozial, ekonomiko eta urbanoei dagokienez.

Palgrave Macmillan argitaletxeko «Contemporary City» liburu-bildumaren editorea da, eta «International Journal of Housing Policy» aldizkariko editore buru izan zen. Etxebizitzari buruzko konparazio-lana egiteko, bekak jaso eta ikerketa-egonaldiak egin ditu Japonian, Txinan, Hego Korean, Singapurren, Erresuma Batuan eta Australian.

Gaur egun, etxebizitzaren arloko politikarekin eta ikerketarekin lotutako nazioarteko hainbat aholkularitza-erakundetako kide da.

2017az geroztik, Etxebizitzako katedraduna da Amsterdameko Unibertsitatean.