Patxi Arratibel

Patxi Arratibel. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko kabineteburua
Informazio Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta komunikazioaren zuzendaritzako lanak egin ditu Etxebizitza Sailean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Zergarbi sozietatean.
Halaber, komunikazioko aholkularia eta proiektu-aholkularia izan da Valentziako Generalitaterako, BBVA Fundaziorako eta MCC Talderako, besteak beste.
Bere ibilbidean, EITBko estrategia eta kanpo-harremanetarako zuzendari izan da, eta hainbat erakunde publiko eta pribatutako komunikazio-arloko zuzendari eta aholkulari.
2024an Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko kabineteburu izendatu zuten.