Miguel de los Toyos

Argazkia: Miguel de los Toyos

Miguel de los Toyos. Etxebizitzako sailburuordea, Eusko Jaurlaritza

Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 2024az geroztik dago karguan.

Debabarreneko Garapen Agentzian enplegu-teknikari gisa lan egin du. 1995 eta 2008 bitartean, Eibarko Udaleko zinegotzi izan zen, eta 2008tik 2021era, aldiz, udalerriko alkate.

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziako kontseilari delegatua izan da, eta Tekniker Zentro Teknologikoko patronatuko kidea.

Era berean, Gipuzkoako Uren Partzuergoko Administrazio Kontseiluko kidea izan da.