Matthew Baldwin

Matthew Baldwin

Matthew Baldwin. Energia zuzendari nagusiaren ondokoa eta Etxebizitzako lantaldeko burua, Europako Batzordea

Energiaren arloko zuzendari nagusiaren ondokoa da 2022az geroztik, eta Etxebizitzako lantaldeko burua Europako Batzordean.

Administrazio Publikoko Masterra du (Kennedy School of Government, Harvard Unibertsitatea, Cambridge, Massachusetts, Estatu Batuak).  Filosofia, Politika eta Ekonomian ohoreekin lizentziatu zen (Corpus Christi College, Oxfordeko Unibertsitatea, Oxford, Erresuma Batua).

2022ko ekainaren 1az geroztik: zuzendari nagusiaren ondokoa. Energiaren Zuzendaritza Nagusia (ENER). 2016tik 2022ra bitartean, Mugikortasuneko eta Garraioko Zuzendaritza Nagusian (MOVE) zuzendari nagusiaren ondokoa izan zen, C, D eta E zuzendaritzen arduraduna.

Hill komisarioaren kabineteburua izan da, eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiko (TRADE) zuzendari nagusiaren ondokoa, E, F, G eta H zuzendaritzen arduraduna. Nazioarteko Abiazio eta Garraio Gaietarako zuzendaria izan zen 2011tik 2014ra bitartean.