Joseba Asiron

Iruñeko alkatea
Zaragozako Unibertsitatean Artearen Historian lizentziatua eta Nafarroako Unibertsitatean Artearen Historian doktorea, Nafarroako hiriburuko alkatea da 2023az geroztik, eta aurretik ere kargu hori izan zuen, 2015etik 2019ra. Artearen historiako irakasle gisa aritu da San Fermin Ikastolan.
Bere ibilbidean zehar, hitzaldi eta ikastaro ugari eman ditu, eta Nafarroako eta Iruñeko historiari lotutako hainbat liburu argitaratu ditu.
Halaber, Nabarraldek antolatutako Nafarroako historialarien hiru kongresuetako zuzendari akademikoa izan da.
Gainera, Diario de Noticias egunkariko «Adiós Pamplona» eta «Vidas Ejemplares» igandeetako kazetaritza-atalen egilea da.