Jon Insausti

Jon Insausti

Jon Insausti. Donostiako alkatea

Ekonomista eta kudeatzaile publikoa da, eta 2025eko urritik Donostiako alkatea, baita EAJ-PNVko bozeramailea ere.

Kultura, Euskara eta Turismoko zinegotzia izan da, eta hiriaren nortasun kulturala eta jasangarritasun turistikoa indartu duten proiektu estrategikoak bultzatu ditu.

UPV/EHUn Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da, eta zenbait master ditu: Gizarte Erantzukizun Korporatibokoa (UNED), Gizarte Berrikuntzakoa (UPV/EHU) eta Irakasle izatekoa (UNIR).

Eskarmentua du kulturaren kudeaketan, euskararen sustapenean eta garapen turistiko arduratsuan, eta pandemian zehar bizitza kulturala aktibo mantentzeko izan zuen lidergoagatik nabarmentzen da.