Elga Molina

Elga Molina. Etxebizitzako zuzendari nagusia, Nafarroako Gobernua
Tarragonan jaio zen 1982. urtean. Zuzenbidean doktorea eta lizentziaduna Rovira i Virgili Unibertsitatean, Kontratazio eta Enpresa Zuzenbideko masterra egin zuen.
Higiezinen zuzenbidean aditua da, eta administrazio publikoetan eta hainbat erakundetan lan egin du, hala nola Amnesty International eta Bartzelonako Hiri Jabetzaren Ganbera.
Alokairuei eta etxebizitzari buruzko legeak idazten parte hartu du, eta aditu gisa parte hartzen du Bartzelonako Etxebizitza Sozialeko Kontseiluan.
Berrogeita hamar argitalpen baino gehiago idatzi eta laurogei hitzaldi baino gehiago eman ditu. 2024ko uztailetik Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako zuzendari nagusia da.