David Quirós

David Quirós

David Quirós. L 'Hospitalet del Llobregateko alkatea

Lan-harremanetan diplomatua da Bartzelonako Unibertsitatean, eta zuzendaritza publikoko masterra lortu zuen Ramon Llull Unibertsitatean. 2024ko ekainaren 15etik da alkate.

Aurretik, Pertsonentzako Zerbitzuetako alkateorde izan zen, eta bere gain hartu zituen berrikuntzako, hezkuntzako, kulturako, kiroletako eta adinekoen arloko eskumenak.

Zenbait proiektu bultzatu ditu, hala nola L'Hospitalet 6.0, hiri-eraldaketa digitalerako, eta L'Hospitaleteko Kultur Barrutia.

Bestalde, gaur egun Udalaren ordezkaria da Hiri Adimendunen Espainiako Sarean (RECI), baita Bartzelonako Diputazioko Giza Baliabideen diputatu ordezkaria eta Localret Partzuergoko lehendakaria ere.