Cristina Laborda

Cristina Laborda

Cristina Laborda. Irungo alkatea

2023az geroztik, Irungo lehen emakumezko alkatea da. Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen bai Historian, bai Humanitateak eta Enpresan, eta karrera amaierako saria jaso zuen.

19 urterekin ekin zion ibilbide politikoari Irungo Udalean, eta erantzukizunezko hainbat kargu izan ditu. Legebiltzarkidea izan da Eusko Legebiltzarrean, eta gaur egun EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko lehendakariordea da.