Begoña Alfaro

Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako hirugarren presidenteordea eta sailburua, Nafarroako Gobernua
Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2004).
2004az geroztik jardunean dagoen abokatua, administrazio-zuzenbidean, zuzenbide zibilean eta kontsumoko zuzenbidean espezializatua. Hainbat bulego profesionaletan lan egin zuen 2013ra arte, eta urte horretan bere bulegoa ireki zuen Iruñean; bertan jarraitzen du lanean, etxebizitzarako eta hipotekarako eskubideetan espezializatuta.
Ibilbide luzea du aktibismo sozialean, batez ere etxebizitza eskubidearen defentsan.
2023an, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa koalizioak Nafarroako Gobernuko presidentegai izendatu zuen.
2023ko abuztuan, hirugarren presidenteorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako sailburu izendatu zuten.