Azahara Domínguez

Azahara Domínguez. Gipuzkoako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatua
Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean graduatu zen Soziologian, Gizarte Arazoen Analisia eta Kudeaketan espezializatuta.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra du, Laneko Heziketa eta Orientazioko espezialitatearekin.
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzako Kabinete Teknikoko zuzendaria izan da (2018-2023), baita Berrobiko Udaleko zinegotzia ere (2019-2023). 2023tik foru-diputatu da.