Gorliz Ospitalearen aurkezpena
Gorlizko Ospitalea duela 100 urte baino gehiagotik ari da komunitateari zerbitzua eskaintzen eta, gizartea aldatu ahala, hazi eta eboluzionatu egin dugu.
Definizioz, azpiakutuen ospitale bat gara, konplexutasun handiko neurri diagnostikorik edo terapeutikorik behar ez duten prozesuak dituzten pertsonei arreta eskaintzen diena. Batez ere patologia ez-akutua duten pazienteak artatzen dituen ospitalea, egonkortze-fasean, susperraldian, zainketa aringarrian eta errehabilitazio-tratamenduan.
Gure lan-tresnak ezagutza eta kalitate profesionala dira. Osasun fisikoa eta mentala zaintzera bideratuta gaude, ebidentzia zientifikoan, jardunbide egokietan eta emaitzek ematen duten balioan oinarrituta. Eguneroko praktika horretan, funtsezkoa da gaixoei zein langileei ongizate emozionala ere emango dien tratu gizatiarra.
Ospitale hurbila izan behar dugu, osasun-egoera bereziki ahula duten pertsonak artatuko dituena, senideak hartuko dituena, beste erakunde batzuekin lankidetzan arituko dena eta sare sozial bat sortuko duena; aipatutako kolektibo guztiok osasuna berreskuratzeko lan egiteko erantzukizuna dugu, gure eginkizuna osasun fisikoa eta osasun soziala eskaintzea izanik.
Gorlizko Ospitaleak egunero hartzen du arreta profesionala eta hurbila eskaintzeko konpromisoa, pertsona guztien artean osatzen dugun komunitate honentzako onura integrala lortzeko nahiarekin.
Mila esker.
Txus Romón
Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentea.
Ospitalearen datu batzuk
Gorliz Ospitaleak barne-medikuntzarako 52 ospitalizazio-ohe ditu eta errehabilitaziorako 82 ohe. Horrez gain, neuropsikiatriako, errehabilitazio neurologikoko, errehabilitazio traumatologikoko eta errehabilitazio orokorreko kanpo-kontsultak ere kudeatzen ditu.



Non gaude?
Urezarantza ibiltokia,
1 48630 Gorliz, Bizkaia
Telefonoa: 94 400 66 00
Email-a: hospital.gorliz@osakidetza.eus
Ospitalearen zerbitzu batzuk
Kafetegia
Aparkalekua
Lorategiak
Bus-geralekua
Igerilekua

Gure emaitzak
Gorliz Ospitalearen Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu
Azken aldaketako data:
