"Euskara batua eta tokian tokiko erabilera", Mikel Zalbide et al.

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Hizkuntza eta literatura
Gomendatuta:

Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak 2018an antolatu zuten jardunaldiaren helburua euskara informalari buruz gogoeta egitea izan zen: euskalkien papera zein den, ahozko euskarak eta argotak nolakoak izan behar duten, gazte hizkerak... Liburuki honek Mikel Zalbide, Adolfo Arejita, Joxerra Garzia, Inma Muñoa, Orreaga Ibarra, Xabier Euzkitze eta Asisko Urmenetaren gogoetak biltzen ditu. Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 20. alea da.