"Amaren bidaia", Mariana Ruiz Johnson

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gaiak:
Haur eta gazte literatura
Gomendatuta:

Ama bidaian doa. Maletan sartu ditu bere galtzerdiak,
bere liburuak, bai eta bere soineko marraduna ere.
Ezin gaitu berarekin eraman.
Aita eta biok etxean geratuko gara…

Mariana Ruiz Johnsonek istorio berri honetan lan kontuengatik etxetik kanpora joan behar duen ama baten esperientzia kontatzen digu.

“Amaren bidaia”n prozesu osoaren berri ematen zaigu: ekipaiaren prestakuntza, aireportuko agurra, eguneroko ohituren aldaketa, teknologia berrien bidezko urruneko komunikazioa, eta etxerako itzulera. Lehen pertsonan eginiko kontaketa xumeari esker, seme txikiaren emozioen garapenaren lekuko gara; hasieran amaren hutsunea sentitzetik nola igarotzen den bere egunerokoa aitaren ondoan zer den ikustera.