Gomendio baliagarriak sukarra duzunerako

Sukarra gorputzaren tenperatura igotzea da, normalean 38 ºC-tik gora. Normalean infekzioek eragiten dute. Hona hemen sukarra eragiten duten infekziorik ohikoenak:

  • Hotzeria edo gripea
  • Arnasbideetako infekzioak
  • Urdail-hesteetako infekzioak

Infekzio horietako gehienak ez dira larriak eta beren kabuz konpontzen dira.

Zer da tenperatura hartzeko modurik onena?

Neurketa egiteko moduaren arabera, baliteke tenperatura pixka bat aldatzea. Besapearen, belarriaren eta kopetaren tenperatura uzkikoa edo ahokoa baino errazago hartzen dira, baina ez dira hain zehatzak.

Tenperatura neurtzeko:

  • Egiaztatu tenperatura hartuko duzun eremua lehor dagoela eta ez dela kontaktuan egon elementu zein likido bero edo hotzekin.
  • Jarri termometroaren punta besapean edo mihiaren azpian.
  • Jarraitu termometroa inguratzen eta horri heltzen, jarrera aldatu gabe. Termometro digital gehienek gutxi gorabehera minutu bat (1 min.) pasatu ondoren ematen dituzte emaitzak.

Sukarrak zeregin garrantzitsua du infekzioen aurkako borrokan, baina deseroso sentiaraz zaitzake. Termometroak markatzen duena ez da beti adierazlerik egokiena tratamendua jasotzeko. Horregatik, garrantzitsua da aztertzea nola sentitzen zaren.

Ekidin kutsatzeak

Kutsatzeak ekiditeko, higiene-neurriak zorroztu behar dira.

  • Eskuak garbitzea bereziki garrantzitsua da sintomak dauden bitartean. Sarritan garbitu urarekin eta xaboiarekin, eta beti garbitu eztul edo doministiku egin eta mukiak kendu ondoren.
  • Ahalik eta distantziarik handiena mantendu sintomak dituzten pertsonekiko.
  • Eztul edo doministiku egitean, saia zaitez ahoa eta sudurra mukizapi batez edo ukondoaz estaltzen, arnasbideetako jariakinak zabaltzea ekiditeko.
  • Ahal bada, kendu mukiak erabili eta botatzeko mukizapiekin, eta bota itzazu erabili bezain laster.

Zer egin dezaket sintomak arintzeko?

  • Etxean geratu, atsedena errazteko. Gainera, lagungarria izan daiteke beste pertsona batzuk ez kutsatzeko.
  • Edan likido gehiago, behar bezala hidratatuta zaudela ziurtatzeko.
  • Beti beharrezkoak ez diren arren, sukarra jaisten lagun dezaketen medikamentuak hartzeko aukera dago, parazetamola edo ibuprofenoa, besteak beste.
  • Jantzi arropa arina. Hotz bazara, erabili izara edo manta arin bat.

Pertsona askok ez dute tratamendu antibiotikorik behar infekzioari aurre egiteko. Antibiotikoek soilik bakterioek eragindako infekzioei eragiten diete, hau da, ez dute eraginik birusek sortutakoetan. Adibidez, antibiotikoek ez dute eraginik hotzeria edo gripea dagoenean.


Icono pedir información

Egin kontsulta baldin eta…

  • Haurdun bazaude
  • Afrika, Asia, Latinoamerika, Ozeania edo Ekialde Hurbilera bidaiatu baduzu, baldin eta ez badira pasa 6 hilabete bidaia egin zenuenetik.
  • Ospitaletik irten berri bazara, edo duela gutxi kirurgia edo beste prozedura medikoren bat izan baduzu.
  • Kimioterapia edota erradioterapia jasotzen ari bazara.
  • Immunitate-sistema inhibitzen duten medikamentuak hartzen badituzu; esaterako, esteroideak eta transplante baten ostean errefusa prebenitzeko hartzen direnak.
  • Kapar batek duela gutxi heldu badizu.
  • Sukarraz gain, honako sintoma hauetakoren bat baduzu:
    • Legena
    • Arnasteko zailtasuna edo saihetsaldeko mina
    • Buruko min handia edo mina lepoan.
    • Krisi neurologikoa edo nahasmendua.
    • Gorako biziak edo beherakoa.
    • Min handia urdailaren inguruan, bizkarrean edo saihetsaldean.
    • Beste edozein sintoma arraro edo kezkagarri.
    • 38 ºC-tik gorako tenperatura, baldin eta 3 egun baino gehiago irauten badu.

Informazio interesgarria

Medikamentuen erabilerari buruzko informazio gehiago jasotzeko, zoaz iBotikaren web-orrira.

Azken aldaketako data: