Euskal Autonomia Erkidegoan 1960tik 1978ra bitartean motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen biktimen Balorazio Batzordearen sustapena eta koordinazioa

Proiektua

Helburuak

2012ko ekainean, 107/2012 Dekretua onartu zuten; Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa.

Bake eta Bizikidetza Planak ezartzen du haren garapena eta sustapena, eta helburua da egungo legediaren arabera estaldurarik ez babesik ez duten giza eskubideen urraketen biktimak aitortzea eta haiei ordaina ematea. Horretarako, balorazio-batzorde bat sortzea xedatzen du Dekretuak, bere xedapenen babespean aurkezten dituzten kasuak aztertzeko eta haiei buruzko irizpenak emateko.

Sortu zenetik, 2012ko ekainaren 20tik, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza arduratu da Batzordearen lana zuzentzeaz, koordinatzeaz eta dinamizatzeaz, eta, bitarte horretan, 145 txosten tramitatu ditu.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/15