GiBaren Autotesta
GIBaren autodiagnostikorako in vitro probak (hau da, GIBaren autotesta) GIBaren infekzioa goiz detektatzeko tresna osagarri bat dira, dagoeneko eskuragarri dauden baliabide asistentzialei gehitzen zaizkienak.
Orain arte, norbaitek infekzio honen harira bere osasun-egoera zein zen jakin nahi bazuen, osasun-zentro batera jo zezakeen, edo GIBaren eta sifilisaren test azkarren programan parte hartzen duen farmazia batera edo GKE batera hurbil zitekeen. Gaur egun, farmazian lor daiteke GIBaren autotesta; hartara, proba norbere etxean egin ahal izateko, intimitatean.
- PN GIBaren autotesta 2018ko otsailak 12 (PDF, 76 KB)
- Deribazio txartela (PDF, 838 KB)
- Ohiko galderak GIBaren autotestari buruz (DOC, 109 KB)
Ohiko galderak:
- Zertan datza GIBaren autotesta?
- Nola erabili behar da GIBaren autotesta?
- Zer da leiho-aldia?
- Zer esan nahi du emaitza negatiboa izateak?
- Proba fidagarria da?
- Zer egin behar da probaren emaitza lausoa bada edo ez bada argia?
- Zer egin behar dut emaitza positiboa bada?
- Non eskura dezaket GIBaren autotesta?
- Nora jo dezaket testa egitean zalantzaren bat badut?
- Zertarako ez du balio proba honek?
Zertan datza GIBaren autotesta?
Zertan datza GIBaren autotesta?
GIBaren infekzioa detektatzeko proba honetan, erabiltzaileak berak jasotzen du odol- edo listu-lagina eta testaren emaitza interpretatzen du.
Merkaturatu den lehenengo proba, Autotest VIH®, odol kapilarraren lagin batekin egiten da, eta horretarako, hatz-punta ziztatuz hartzen da lagina. Emaitza 15 minuturen buruan irakurri behar du erabiltzaileak, hau da, testa ez da inolako laborategitara bidali behar.
Nola erabili behar da GIBaren autotesta?
Nola erabili behar da GIBaren autotesta?
Fabrikatzaileak probarekin batera atxikitzen dituen jarraibideak bete behar dira. Ez dago zertan baraurik egon. Ez da ikusi test honek farmakoekin, alkoholarekin, drogekin edo bestelako substantziekin interakziorik edo interferentziarik duenik.
Zer da leiho-aldia?
Zer da leiho-aldia?
Birusaren infekzioa hasten denetik testak detektatzen dituen antigorputzak agertu arte igarotzen den aldia da. 3 hilabeteko epea da.
Leiho-aldi horretan, baliteke probaren emaitza negatiboa izatea, birusa izan arren. Gainera, aldi horretan, infekzioa transmititu egin daiteke, eta horregatik gomendatzen da prebentzio-neurriak hartzea eta harreman sexualetan preserbatiboa erabiltzea.
Hori dela eta, aldi hori errespetatu ez bada, GIBaren proba berriro egin behar da, azken praktika arriskutsua gertatu zenetik hiru hilabete igarotzen direnean.
Zer esan nahi du emaitza negatiboa izateak?
Zer esan nahi du emaitza negatiboa izateak?
GIBaren antigorputzik ez duela detektatu. Emaitza negatiboa bada eta proba egin aurreko azken hiru hilabeteetan erabiltzaileak ez badu praktika arriskutsurik izan, erabiltzaileak ez dauka birusa.
Proba egin aurreko hiru hilabetean praktika arriskutsuren bat izan badu, erabiltzailea leiho-aldian dago. Kasu honetan, beste test bat egin behar da azken praktika arriskutsutik 3 hilabete igaro ondoren.
Proba fidagarria da?
Proba fidagarria da?
Bai, baldin eta leiho-aldia igaro eta gero egiten bada (azken praktika arriskutsutik 3 hilabete igaro ondoren, alegia). Testa behar bezala egin bada eta emaitza negatiboa bada, emaitza fidagarritzat jotzen da.
Emaitza positiboa bada, behin-behineko emaitzatzat jotzen da, hau da, baieztatu egin behar da, % 99,8ko fidagarritasuna duelako (% 0,2 positibo oker).
Zer egin behar da probaren emaitza lausoa bada edo ez bada argia?
Zer egin behar da probaren emaitza lausoa bada edo ez bada argia?
Kontrol-marra agertzen ez bada, proba ez da ondo egin, eta beraz, emaitza ezin da behar bezala interpretatu.
Kasu honetan, testa beste kit batekin errepikatu behar da, edo osasun-zentro batean edo zentro komunitario batean egin behar da, ezin baita negatibotzat jo.
Besteak beste, testa kutsatu bada gertatzen da, edo kita gaizki gorde bada edo gaizki manipulatu bada.
Zer egin behar dut emaitza positiboa bada?
Zer egin behar dut emaitza positiboa bada?
Behin-behineko emaitza da, hau da, nahitaezkoa da osasun-zentro batean laborategi-proba zehatzak egitea emaitza baieztatzeko.
Lehenbailehen joan behar zara zure lurraldeko erreferentziazko zentrora, laborategi-proben bidez egiaztatzeko emaitza hori, eta, egokia bada, zure osasun-egoera berriaren inguruko aholku medikoak jasotzeko.
- VITORIA-GASTEIZ: 945 007009 (8:15-14:30)
- Barne Medikuntza-Infekziosoen Zerbitzua
- Arabako Unibertsitate Ospitalea (Txagorritxu
- BILBO: 94 6006969 (8:15-14:30)
- Sexu Bidezko Infekzioen Kontsulta.
- Etxaniz Suhiltzailea Osasun Zentro
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN: 943 007220 (8:15-14:30)
- Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua
- Donostia Unibertsitate Ospitalea
Gainera, hainbat GKEtara ere jo dezakezu, batzuek zure egoera berriari aurre egiteko babesa emateko baliabideak dituzte-eta:
- Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea, Sidálava: Tel. 945 257766
- Bizkaiko Hiesaren Kontrako Batzordea, Bizkaisida: Tel. 609 039900
- Hiesaren aurkako T4 elkartea: Tel. 94 4221240
- Itxarobide: Tel. 94 4449250
- Gipuzkoako hiesaren kontrako elkartea, Acasgi: Tel. 943 290722
- Gehitu: Tel. 943 468516
- Harri Beltza: Tel. 943 493544
Non eskura dezaket GIBaren autotesta?
Non eskura dezaket GIBaren autotesta?
Farmazietan dago eskuragarri, eta ez da errezeta medikorik behar.
Nora jo dezaket testa egitean zalantzaren bat badut?
Nora jo dezaket testa egitean zalantzaren bat badut?
Farmazietan kontsultak egiteaz gain, autotesta egiten dutenek informazio osagarria lor dezakete Osakidetzak sexu bidez transmititzen diren infekzioei eta hiesari buruzko informazioa lortzeko erabilgarri duen telefonoaren bitartez: 943 00 64 64. (8:00 - 16:30).
Gainera, informazio gehiago lor daiteke Osakidetzaren web orrian.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/sida
Azken aldaketako data: