GAITU: Hizkuntza-teknologien ekintza-plana 2021-2024

Ekintza-plan honetan hizkuntza-teknologiak erabiltzen dituzten Eusko Jaurlaritzako zenbait arlo estrategikotan garatzen ari diren proiektu zehatzak jaso dira. Ekintza-plana irekia eta moldagarria da, beraz, legegintzaldian zehar (2021-2024) proiektu horien jarraipena egingo da eta, gainera, sortuko diren proiektu berriak ere gehituko dira.