ETORK1ZUNA da - Belaunaldien arteko errelebo-kanpainaren bigarren fasea, lehen sektorean alternatiba profesional baten bila dabiltzanentzat

Argitalpen-data: 

ETORK1ZUNA da” leloari eutsiz, Euskadiko lehen sektorean belaunaldi-erreleboa egiteko kanpainaren bigarren fasea abian jarri da, etorkizun profesionala eta bizi-proiektua  euskal nekazaritzan garatzeko interesa duten pertsonak erakartzeko edo familia-lanarekin jarraitzeko.

Euskadiko lehen sektoreko ekintzailetzari buruzko orientabide hobea eta informazio espezifikoa eman ahal izateko, formulario bat sortu da interesa duten pertsonentzat.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ekainaren hasieratik jarri du abian sentsibilizazio-kanpaina, euskal nekazaritza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko helburuarekin, sektore estrategikoa baita gizartearentzat, profesionalizatua eta teknifikatua, eta lan-aukera handiak baititu nahi duen edozein gazterentzat. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek apirilean aurkeztutako Euskal Nekazaritza Sektorearen Belaunaldien arteko Erreleborako Estrategia Integralean jasotako ekintzetako bat da, eta datozen hamar urteetan 1.250 gazte sektorean sartzea du helburu.

Bigarren fase hori ekainaren 23tik uztailaren 13ra bitartean egingo da, eta honako hauei zuzenduta dago:

  • Beren seme-alabek egiten duten lanarekin jarraitzea nahi duten Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako familiak.
  • Beste ingurune batzuetatik (hiri-eremutik, adibidez) datozen ekintzaileak, lehen sektorean etorkizun bat planteatzeko, ekonomikoki oso ondo bizi daitekeen sektorea dela balioetsiz.