Eztarriko minerako gomendio erabilgarriak

Eztarriko mina izatea ohikoa da. Gehienetan, infekzio biriko batek eragiten du, eta hotzeriarekin, mukiekin, negar-jarioarekin, doministikuekin eta sudurreko kongestioarekin batera agertu ohi da. Kasu horietan, sintomak tratatzen dira.

10 kasutatik 1ean barrik eragiten du bakterio infekzioak; A estreptokokoak, alegia. Hala denean, eztarriko minaz gain sukarra ere izaten da, baita amigdalen hantura ere, eta ez da egoten hotzeriaren ohiko sintomarik. Bakterio horrek infekzioa eragin duen susmoa izanez gero, osasun-zentroan proba sinple baten bidez egiaztatzen da diagnostikoa. Ondoren, pazienteari tratamendu egokia agintzen zaio.

Hona hemen eztarriko molestien beste eragile batzuk: tabakoa erretzea, alkohola kontsumitzea, aire kutsatua arnastea, ahotsa estutzea, ahotik arnastea eta alergia batzuk.

Ekidin kutsatzeak

Kutsatzeak ekiditeko, higiene-neurriak zorroztu behar dira.

  • Eskuak garbitzea bereziki garrantzitsua da sintomak dauden bitartean. Sarritan garbitu urarekin eta xaboiarekin, eta beti garbitu eztul edo doministiku egin eta mukiak kendu ondoren.
  • Ahalik eta distantziarik handiena mantendu sintomak dituzten pertsonekiko.
  • Eztul edo doministiku egitean, saia zaitez ahoa eta sudurra mukizapi batez edo ukondoaz estaltzen, arnasbideetako jariakinak zabaltzea ekiditeko.
  • Oneratu arte, planteatu maskara erabiltzea beste pertsona batzuekin kontaktuan bazaude.
  • Ahal bada, kendu mukiak erabili eta botatzeko mukizapiekin, eta bota itzazu erabili bezain laster.

Nola arindu sintomak?

  • Ez erre eta ez egon kea dagoen tokietan.
  • Irenstean nabaritzen diren molestiak arintzeko, komeni da egunean hainbat aldiz egitea gargarak urarekin, eztiarekin eta limoiarekin.
  • Kilimak eragiten dituen eztul lehorrerako, eztulerako pilulak edo gozoki gogorrak erabilgarriak dira.
  • Edan likido gehiago. Hotz edo giro-tenperaturan dauden elikagaiek irensteak eragiten duen mina murriztuko dute. Saihestu likido edo elikagai beroak.

Icono pedir información

Egin kontsulta baldin eta…

  • Arnasa hartzeko zailtasunak nabaritzen badituzu.
  • Arazo asko baduzu elikagaiak irensteko nahiz eta elikagai likidoak hartu.
  • Azalean orbanak agertzen bazaizkizu.
  • Lepoko edota eztarriko hanturak ahoa irekitzea oztopatzen badizu.

Informazio interesgarria

Medikamentuen erabilerari buruzko informazio gehiago jasotzeko, zoaz iBotikaren web-orrira.

Paracetamolaren erabilera segurua

Ibuprofenoaren erabilera segurua

Azken aldaketako data: