Jardunaldi Teknikoa: arloz arloko kanpainak EAEn. Elkarrekin lanean arriskurik gabe lan egiteko
Urriaren 29an Bilboko Bizkaia Aretoan (EHU/UPVko Paraninfoa) izango da.
2012ko Gestio Planaren barruan, hainbat gauza egin da laneko arriskuen prebentzioarekin loturik eta jakiteko ea EAEko enpresetan zenbateraino betetzen diren industrietako, lanpostuetako, makinetako eta agenteekiko espozioetako eta abarreko arauak, eta, Europan, urtero-urtero, Laneko Segurtasun eta Osasuneko astea ospatzen dela-eta, Osalanek, aste horren barruan, gauza horietako batzuk azaldu nahi ditu.
Azken urteotan arloz arlo hainbat kanpaina egin da, lanpostuetako segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko neurri prebentiboak aplikatzearren, eta praktika onak erabiltzen ikastearren; eta, hain zuzen ere, Osalanek, jardunaldi hau antolatuz, kanpaina horiek zer eman duten azaldu nahi du.
Enpresaburu, prebentzioko ordezkari, prebentzioko zerbitzu, izendatutako langile eta agente sozialentzat, eta laneko arriskuen prebentzioarekiko interesa duen edonorentzat edo edozein erakundetarako.
Dohako izena emateko, bidali posta electroniko bat helbide honetara osalansc02@ej-gv.es Mesedez, zure izen-abizenak, enpresa eta e-maila jarri.