Abian dira euskara ikasleentzako dirulaguntzak 2025-2026 ikasturterako
Euskaltegietako ikasleak bi dirulaguntza mota jaso ditzakete; batetik, A1ean, A2an eta C1ean (16-18 urte) matrikularen prezioa ia doakoa izango dute eta, bestetik, maila gainditu edo egiaztatzen badute, matrikulan ordaindutakoa berreskuratu ahal izango dute ikastaro amaieran.
A1 eta A2 mailetarako eta C1 mailarako (16-18 urte) dirulaguntzak
A1/A2/C1 (16-18 urte) mailak ikasten hasten diren ikasleek zuzeneko dirulaguntza jasoko dute euskaltegian matrikulatzean, eta horrela, ordu bakoitzeko 0,60€ bakarrik ordainduko dute matrikula egitean.
- Dirulaguntza-lerro bakarra da A1, A2 eta C1 (16-18 urte) mailetarako.
- Maila bakoitzeko ikastaro bakarrerako eskatu ahal izango da dirulaguntza.
- Ikasleek, matrikula gisa, 0,60€ ordainduko dute orduko. Aukera izango dute, dena den, ohiko dirulaguntzen bitartez, matrikula gisa ordaindutakoa berreskuratzeko eta, beraz, dena dohainik izateko, baldin eta maila gainditzen edo egiaztatzen badute.
- Ikastaroan aurrerapena erakutsi behar dute eta asistentzia bete beharko dute (% 75).
- Dirulaguntzaren eskabidea euskaltegian bertan aurkeztu behar dute. Euskaltegiak lagunduko diete, eskabidea egiteko behar duten laguntza emanez.
Dirulaguntzak ikasle guztientzat maila gainditzeagatik edo egiaztatzeagatik
Maila guztietako ikasleek dirulaguntzak eskuratu ditzakete, baldin eta maila gainditu edo egiaztatzen badute.
- Euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan maila gainditzeagatik edo euskara-mailak edo baliokideak egiaztatzeagatik eskaintzen dira.
- Maila guztietako ikasleek eskatu ahal izango dituzte.
- 2024-25 eta 2025-26 ikasturteetan euskaltegietako matrikuletan ordaindutako zenbatekoa berreskuratu ahal izango dute ikasleek, mailaren araberako muga jakin batzuekin.
- Eskabideak tramitazio elektroniko bidez nahiz aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira..
- Aurreko dirulaguntzarekin — A1/A2/C1 (16-18 urte) mailetarako dirulaguntzak — bateragarria da.
Maila gainditzeagatik edo egiaztatzeagatik
A1 mailetarako eta C1 mailarako (16-18 urte) dirulaguntzak