Euskal Soziometroak

Ikerketa sorta honi 1996an ekin zitzaion euskal gizartearen egoeraren argazkia egin nahian. Atal komun batean jarrera politikoak eta egoeraren balorazioa jasotzen ditu; eta beste atal batean edo bat baino gehiagotan, bestelako gaiak. Soziometroen ikuspegia deskribatzailea, ebolutiboa eta konparatiboa da. Euskaldunok nolakoak garen ezagutzeaz gain, nola aldatzen ari garen eta Estatuko eta Europako Batasuneko herrialdeetako biztanleekiko nolako antzekotasunak eta nolako aldeak ditugun jakitea du helburu.