Euskal kasuan izandako bitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri
Helburuak
Txosten hauek 1960 eta 2010 urteen artean, euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak jasotzen dituzte herriz herri. Guztira 128 liburuxka argitaratuko dira. Udalerri bakoitzari dagokion liburuxkan, herri horretan bertan eraildako biktimak aipatzen dira, bai eta, beste lekuren batean hil arren, herri horretan jaio edo bizitakoak ere. Lehen aldiz, bizitzeko eskubidearen urraketa guztiak bildu eta biktimen izen-abizenak ematen dira argitalpen batean, hilketa eta biktima bakar bat ere kanpoan uzteke (nahi gabeko hutsegite edo omisio bat edo beste gorabehera). Hitz batean, agiri honen xedea argi-argia da: gure udaletako arduradunei oroitzapenezko proiektuak egiteko baliabide egoki bat ematea. Iraganean gurean pairatu dugun indarkeriaren aurrean, erakundeok memoria kritiko bat sustatzeko eginbeharra daukagu.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Órgano:
- Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;