Euskal Herriko Produktu Turistikoaren Diagnostikoa (2000. urtea)

Xehetasunak

Azterlan hau 1998an agindu zuen orduan Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila zenak. Txostenaren helburuak Euskal Herriko produktu turistikoak aztertzea eta produktuok eskaintzen dituzten agente publiko eta pribatuak identifikatzea ziren.

Horren bidez produktu turistikoen eta haiek merkaturatzeko sistemen inbentarioa osatzeko asmoa zegoen, Euskal Herriko produktu turistikoen lehen diagno stikoa emateko.

Azterlana oso deskriptiboa izan zen, eta bertan bildutako informazioari esker 1999. urtean Ekonomiaren Sustapenerako Erakundearteko Plana taxutu zen. Plan horren bidez gure arlo turistikoa, oraindik hasi berri dena, garatzen lagunduko diguten ildo estrategikoak ezarri dira.

Hain zuzen ere, diagnostikoan adierazi zen ez dugula geure arlo turistikoari buruzko ezagutza orokor eta egituraturik; bada, akats horretaz oharturik, zenbait azterlan eta argitalpen egitea erabaki dugu, turismoa ren arduradunek eta kudeatzaileek arlo honetan s o rtzen diren ekarpenen berri jakin dezaten.

Horrenbestez, azterlan hau, Euskal herrriko produktu turistikoaren diagnostikoa, adituei arlo honetaz informazio xehekatua emateko egingo direnen bildumako lehengoa, lehendik abiarazita dauden dibulgazio-ildoen osagarria da, eta uste dugu baliagarria izango dela Euskal Herriko arlo turistikoa hobeto ezagutzeko.