Euskadiko kontsumorako uren kalitatea 2020. urtean

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskadiko kontsumorako uren kalitatea arreta handiaz zaintzen dituzte Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta baita horniketa sistemen titularrek kontrol eta zainketako unitateen (KZU) bitartez. LKZUek Osasun Sailaren baimena daukate horniketa guneen kontrol eta gestioko programak sortzeko eta betearazteko. Kontrol programa hauetan barne hartzen dira, uraren analisiak ez ezik, instalazioen prebentzioko eta mantenimenduko neurriak ere.

Era berean, kontsumoko uren zainketan eta kontrolean parte hartzen dute Osasun Sailaren menpeko osasun publikoko zentroek ere, EHAEko horniketa gune guztietako instalazioak, kontrol programak eta uraren kalitatea gainbegiratuz.

Osasun publikoko zentroek eta KZUek eratzen dute EHAEko kontsumo publikoko uren Kontrol eta Zainketako Sarea, Eusko Jaurlaritzaren 178/2002 dekretuan jasotzen diren helburu, betebehar eta erantzukizunekin. EHAEko uraren kontrol programen jarraibide orokorrak Osasun Sailak ezarriak dira. Banatzen den uraren kalitatea, kutsatzaileen gehieneko mailak eta analisien gutxieneko maiztasuna Europako Elkartearen eremu guztirako daude finkatuak (98/83/EE Araua), eta espainiar legeriara ekarriak izan dira (140/2003 ED).

Datu sorta honen bitartez Euskadiko kontsumorako uren osasun kalifikazioari buruzko datuak ikus ditzakezu, hornidura guneetan sailkatuta.

ABISUA: datuak prozesu automatiko batek jaso ditu eta akatsen bat izan dezakete, gainbegiraketa egin aurretik.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.