Euskadi.eus atari-sarearen sarbide estatistikak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskadi.eus atari-sarearen sarbide estatistikak:

  • Datuak Google Analytics tresnaren bitartez lortu dira.
  • 2017-2018 urteetan izandako atarien berrantolaketa dela eta, estatistika honetan 2019ko urtarriletik aurrerako datuak ematen ditugu. Ikusi aurreko urteetako estatistikak.
  • Euskadi.eus atari-sarean dauden webguneak bakarrik hartu dira kontuan, beraz, berezko azpidomeinua dutenak barne daude (adib. http://www.ivap.euskadi.eus).
  • Eusko Jaurlaritzako langileen bisitak (barne-sarearen bisitak) ez dira jasotzen.
  • Hona hemen txostenean erabilitako kontzeptuen azalpena:
Saioak:
Aldi zehatz batean guztira egin diren saioen kopurua da. Saio bat erabiltzaileak bere webgunearekin, aplikazioarekin eta abarrekin elkarreragiten duen aldia da, eta erabilera-datu guztiak (pantaila batera egindako bisitak, ekintzak, merkataritza elektronikoa, etab.) saio bati lotuta daude.
Ikusitako orrialdeak:
Webgunean ikusitako orrialde-kopuru osoa.
Erabiltzaileak:
Erabiltzaileak guztira (berriak eta behin baino gehiagotan izandakoak).
Erabiltzaile berriak:
Beraien nabigatzailean Google Analytics-en cookie-aren bidez identifikatuta ez daudenak dira, azken bi urtetan webgunean sartu ez direlako edota cookie-ak ezabatu dituztelako.
Saio bakoitzeko orrialdeak:
Saio bakoitzean erabiltzaileak ikusitako orrialde kopurua.
Saioaren batezbesteko iraupena:
Saioaren batezbesteko iraupena honela kalkulatzen da: saioen iraupen osoa (segundotan neurtuta) saio kopuruengatik zatituta.
Errebote tasa:
Webgune batean errebotea sortuko da orrialde bakar bateko saioa dagoenean. Errebote portzentajea honela kalkulatzen da: orrialde bakar bateko saioen kopurua saio guztiengatik zatituta.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.