Hasiera: Zumarraga
Helmuga: Legazpi
Egun honetan Zumarragara joango gara, eta Antioko baseliza bisitatu, "baselizen katedrala" izenez ezaguna dena. Eraikin berezi horren barruan haritz-egurrezko kasetoidura duen estalkia da nabarmentzekoa. Aralar eta Aizkorri mendilerroak ikusten diren begiratoki batean dago eraikina, eta bertako bistek natura maite dutenak txoratu egingo dituzte.
Sagardoari eta bere ekoizpen-prozesuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, edo baserrien mundua sakonki ezagutu, ez galdu Igartubeiti baserria, Ezkio-Itsason.
Ibilbidearekin jarraituz, Legazpin, Burdin Haranean bertan, Euskal Burdinaren Museoa -garai bateko galdategi batean kokatuta- edo Chillida Lantokia bisitatzeko aukera izango duzu. Azken horretan Eduardo Chillidaren sormenezko unibertsoetan sartzeko aukera izango dugu, bai eta eskulturak egiteko jarraitzen zuen industria-prozesua ezagutu ere, eskultorearen ideietatik burdinaren forjaketara.