Hasiera: Vitoria-Gasteiz Helmuga: Vitoria-Gasteiz

Azkeneko egunean, Vitoria-Gasteiz aldera egingo dugu. Bertan, haurrak hirian barrena ibili ahal izango dira turismo bulegoak antolatzen dituen «Ruta txiki» delakoei esker: ibilbide entretenigarriak, dibertigarriak eta ulerterrazak. Familia guztia entretenitzeko eta historia gehien duten eraikinak ezagutzeko beste aukera bat tren turistikoa da. Santa Maria katedrala nahitaezko geldialdia da. Ken Follettek inspirazio iturri izan zuen bere nobelak idazteko, eta «Obretan eta irekita» programak familia guztia harrituko du. Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak (Artium), Bibat Museoak (Fournier Karta Museoa eta Arkeologia Museoa hartzen ditu) eta Natura Zientzien Museoak ere eskaintzen dute noizbehinka haurrentzako jarduerarik. Horrez gain, horientzako oso erakusketa iradokitzaileak dituzte: kartak historian zehar; eta anbarez inguratutako mineralak, fosilak edo intsektuak, besteak beste. Vitoria-Gasteiz 2012ko Europako hiriburu berdea da, eta bertako eraztun berdeak bisitari ugari erakartzen ditu. Hiria inguratzen duen parke multzoa da; oinez nahiz bizikletaz bisita daiteke, eta balio ekologiko handia du, bertako flora eta fauna direla eta.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan