Hasiera: Tolosa
Helmuga: Ordizia
Gaur, tradizio gastronomiko handia duen Euskadiko inguruetako bat ezagutuko dugu. Tolosan hasiko gara. Larunbatetan, merkatua egin ohi dute, Euskadiko garrantzitsuenetako bat. Inguruko produktuak saltzen dituzte, esaterako, Tolosako babarrunak eta Ibarrako piparrak.
Tolosa bertako gozokiengatik da ezaguna (gorrotxak, teilak eta zigarrotxoak); beraz, aprobetxatu Rafa Gorrotxategi Txokolate Museoa bisitatzeko. Ordizian, azoka asteazkenetan izaten da; 1512az geroztik egin ohi da etengabe, eta Euskadiko zaharrena da. Koloreak, usainak eta zaporeak nonahi ageri izaten dira. Euskal gastronomiarako hurbilpena osatzeko, bisitatu D´elikatuz, elikaduraren eta gastronomiaren zentroa.
Euskal kulturaren alderdi errotuak erakusten ditu, eskualdeko produktu izarra nabarmenduta: Idiazabal gazta. Tolosaldean eta Goierrin landa ostatu ugari daude; bertan, atseden har dezakezu, baita benetako baserritarrak ezagutu ere.