Hasiera: Elantxobe Helmuga: Donostia

Egin euskal kostaldeko ibilbidean aurrera, eta bisitatu kolorez eta zaporez betetako arrantza portu bitxiak. Itsas kultura eta kultura gastronomikoa bete-betean islatzen dira euskal kostaldeko jatetxe eta erretegietan.

Elantxobe, Ea, Lekeitio, Ondarroa, Deba eta Zumaia igaroko dituzu Getaria eta Zarautzera iritsi arte, Getariako txakolin ezagunaren sorlekura, hain zuzen. Dastatu ardo hori kostaldeko itsaslabar ederretatik grabitatearen legeak desafiatzen dituzten upategietan. Zirkuitu honen nahitaezko geldialdietako bat Donostia da, nazioarteko muin gastronomikoa eta munduan herritarreko Michelin izar gehien dituen hiria.

Paseatu Kontxako badian eta bisitatu izarren hiria: gastronomiakoak eta zinemakoak. Eguna amaitzeko, murgildu alde zaharrean, hiriko gunerik esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko eta pintxo taberna ezagunez gozatzeko. Nahi izanez gero, munduko jatetxe ezagunenetako batean afal dezakezu. Gutxi batzuentzako pribilegioa da hori.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan