Hasiera: Ondarroa
Helmuga: Mundaka
Mundakarantz abiatuko gara, kostaldeko errepideaz eta paisaiez gozatzen dugun bitartean. Bidean, bisitatu euskal kostaldean zehar dauden arrantzale herri ederrak, Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe kasu. Aprobetxatu era tradizionalean prestatutako arraina dastatzeko ibilbide honetan zehar aurkituko duzun jatetxeren batean. Mundakak munduko surf hiriburuen artean lekua egin du, bere ezkerreko olatu ospetsuari esker; izan ere, munduko hamar olatu onenen artean dago. Ausartu horiek probatzen, edo saiatu olatu errazagoekin Lagako hondartzan -olatu motzak eta indartsuak- edo Laidan, longboard egiteko olatu ezin hobeak dituena. Hortik oso gertu Bakio dago, maila guztietako surflarientzako olatuak dituena urte osoan zehar. Mundaka ingurune natural pribilegiatu batean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Denborarik baduzu, zoaz eta bisitatu Gernika, edo gozatu ilunabarraz San Juan Gaztelugatxekoan, euskal kostaldeko leku magikoenetako bat.