Hasiera: Oñati Helmuga: Oñati

Ignaziotar Lurraldeko hiru tenpluen zirkuitua Arantzazuko santutegiaren bisitarekin amaitzen da. Euskal arte garaikidearen adierazgarri handienetako bat, bere kokapena -sakanen eta mendien artean- gozamena da begientzako. Egungo baselizak obra bakarrean biltzen ditu hiru Asturiasko Printze saridunen lanak: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Francisco Javier Saénz de Oiza. Mundu mailako erreferentea da abangoardiako arkitekturan.

 

Santutegia bisitatu ondoren, Oñatiko hiribildura gerturatuko gara, non ondare artistiko eta historiko paregabea aurkituko baitugu; horietan ezagunenak San Migel parrokia eta Oñatiko Unibertsitatea dira. 1901ean irakaskuntza-jarduera eten egin zen horietako azkenean, eta, egun, errenazimenduko altxor arkitektonikotzat jotzen da, ezaugarri nabarmenenak aurrealdea, patioa eta kapera erretaula platereskoa direla.

 

Gipuzkoaren bihotza ezagutzen jarraitzeko denbora apur bat geratzen bazaizu oraindik, Arrikrutz-Oñatiko haitzuloetara gerturatzea gomendatzen dizugu. Haren barnealdea karst sistema konplexu baten zatia da, eta lurrazpiko meazuloak 14 kilometro luze dira.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan