Hasiera: Mutriku
Helmuga: Donostia
Hurrengo geldialdia Gipuzkoako kostaldeko itsaslabarretan egingo dugu. Mutrikun, Deban eta Zumaian euskal kostaldeko geoparkea eta flyscha -Lurraren historiari buruzko liburu irekia, haitzetan idatzita dagoena- daude. Itsasontzi bidezko ibilaldiei eta Nautilus eta Algorri interpretazio zentroei esker, haitz egituron jatorria hobeto ulertu ahal izango dugu. Familiako kide guztientzako jarduerak eskaintzen ditu geoparkeak: bidexkak, BTTak, kayakak, surfa, espeleologia, zaldi ibilaldiak, eta abar. Denboran zeharreko bidaia liluragarriaren ondoren, eta Donostiara iritsi baino lehen, merezi du Zarautz, Getaria eta Orio bisitatzea. Azkenik, egun luzearen ostean, Donostiara joko dugu atsedena hartzera. Indarberritu alde zaharrean pintxo batzuk jaten dituzun bitartean edo jatetxeetako batean benetako euskal gastronomia dastatzen duzun bitartean.