Hasiera: Lemoiz Helmuga: Bilbao

Azkenik, eta oraindik indarrik baduzu, surfa, longboard edo bodyboard egiteko surflari mota guztientzako olatuak dituzu Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Algortako hondartzetan, Bilbotik oso gertu. Hirietako hondartza horietan kirol horretan hasteko olatu ezin hobeak dituzu, bai eta hondo arrokatsuan egiten diren kirol arriskutsuagoetan aritzeko ere: kalitatezko olatuak dira, ezker zein eskuinekoak, ibilbide luzea egiten dute eta bost metroko altura izatera iritsi daitezke. Hondartza gehienak Bilboko itsasadarraren eta bere bolakaren inguruan daude, metroz iritsi daiteke bertara eta hainbat jarduera egin eta hainbat leku bisitatu daitezke. Ez galdu Gizateriaren Ondare izendatutako Bizkaia Zubia, eta pasatu Getxotik Portugaletera oinezkoentzako pasabidetik edo herri batetik bestera igarotzeko ontzitxoan. Amaitu Euskadin barrena egindako surf-ibilbidea Bilbo ezagututa. Sartu hiriko ikonoetako batean -Guggenheim Bilbao Museoan, alegia-, eta paseatu alde zaharretik eta Zazpi Kaleetatik, non pintxo gozoak dastatu eta giro biziaz gozatu ahal izango baituzu.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan